martes, 25 de noviembre de 2008

Mugitzen al da jendea hezkuntza denontzat izan dadin?

Zenbat alditan entzun ditugu halako esaldiak? :
-Hezkuntza gizarte libre, justu eta berdintasunezkorako bidea da
-Pertsona burudunak ez dira inoiz izango errudunak
-Kaleak hartzen ditugu justizia, ura eta argia lortzeko, zergatik ez hezkuntza lortzeko ere?

Eta modu berean, hezkuntza berdintasunaren aldeko milaka esaldi ezagutzen eta aipatzen dira mundu osoan zehar, baina benetan zer edo zer egiten da hala izan dadin? Ni ez nengoen ziur guzti honetaz eta informazioa bilatzeari ekin nion. Honen ostean ikusi ahal izan nuen badaudela hainbat proiektu eta kanpaina honen aldekoak direnak eta esku hartzen dutela asunto honetan, UNICEF-ek aurten egin duen moduan aldarrikapen honen inguruan: “La educacion es tu derecho. La respondabilidad es de todos.” Nahi baduzu beraien bideoa ikusi hemen klikatu. Edo “GLOBAL CAMPAIGN FOR EDUCATION” –ek ere bere lana egiten du honen inguruan, batez ere jendea ideal honen alde mugitzea lortzeko.




Hemen beste bideo bat duzu ingeleraz eta gaztelaniaz subtitulatua. Hirugarren munduko hainbat ume agertzen dira defendatzen haiek ere aukeratu nahi dutela nor izan, eta bere eskubide osoa dute ezta? Ignorantziaren aurkako eta berdintasunaren aldeko mila mezu bidaltzen dira etengabe.

Normalean, hezkuntza eskaintzen ez diren lekuak edo oso baldintza eskasetan eskaintzen diren lekuak ekonomikoki garatu ez diren lurraldeak dira. Ikasleek lan egin behar dute, ez dago dirurik materiala erosteko eta ikasle askoren aspirazio maila oso baxua da. Beste ardurak dituzte buruan eta ikastea bigarren plano batera pasatzen dute.Guk, hezkuntza jasotzen dugunok, gure amets ugari errealizatu ahal izan ditugu edo ahal izango ditugu hezkuntza guztiontzako eskubidea delakoaren probetxu egin ahal izan dugulako. Baina momentu batez imajina ezazu Bilbon, edo Donostian, edo Bakion jaio beharrean, Afrikan jaiotzen zarela (kontuan izanda guk ezin dugula aukeratu non jaio eta zein baldintzatan). Uste duzu borroka egingo zenukeela hezkuntza lortzearren? Guztiok borrokatuko genukeela esango genuke baina txo! Ez ahaztu, zure familia gosez hiltzen egongo litzatekeela eta zuk ez zenukeela ia lorik egingo lanean egongo zinakeelako!

Nire aurkezpena!!!!

Kaixo lagun! Janire nauzu, blog honen egilea, eta hemen duzu nire espaziotxoa informazio iturri moduan. Ikusi ahal duzun moduan, nire gai nagusia “Hezkuntza: guztiontzako eskubidea” da eta espero dut nik aukeratutako informazioa, ateratako berriak, bideoak … eta eskuratutako materiala baliozkoa izatea zuretzat, niretzat izango den moduan gutxienez. Gai hau aukeratu dut benetan uste dudalako gure inguruko ikasle askok ez dakitela zein zorionekoak diren hezkuntza hain baldintza onetan jaso ahal izatean. Ondo izan ta ENJOY THIS PAGE!