sábado, 3 de enero de 2009

Zer ikasi dut?

Nire iritzizko hainbeste koemntario utzita eta hainbeste informazio bilduta, gustatuko litzaidake balorazio txiki bat egitea:

Orain dela urte gutxira arte nire mundutxoan bizi izan nahiz, nire bizitzaz arduratzen besterik ez eta munduan gertatzen zenari kapa bat jarriz.

Orain, irakasle izateko bidean nago, beraz hezkuntzaz interesatuta nago, eta uste dut benetan ezinbestekoa dela gizartea eraikitzeko; beraz, pentsatzen badugu badagoela jendea ez duena aukerarik eskolara joateko edo baldintza txarretan egiten duena... zer edo zer aldatxeko garaia dela ohiukatzeko beharra daukat.

Informazioa bilatu dudan bitartean hainbat bideo ikusi ditut zeinetan irudiak lazgarriak diren. Behin hauek ikusita ezin dut egin arazoa existituko ezpalitz moduan. Betidanik amestu izan dut beste herrialdeetara joatea bolondres moduan laguntzeko, hezkuntzan batez ere, baina Blog hau eginda ziur nago urteren baten beteko dudala ametsa. Badakit pertsona bakar batek ezin duela mundua aldatu, baina txo! badago jendea ni bezala pentsatzen duena, "granito a granito" munduari buelta eman ahal diogula uste dugunak, guztiok eskubide berberetaz gozatu ahal izateko.

Espero dut aipatutako guztia ideal bat izatetik errealitate izatera pasatzea!!!

Asko ikasi ahal duzuenok eta saiatu laguntzen ezin dutenei!

Hezkuntza berdintasuna: ezgaitasunak dituztenentzat

Pil-pilean dagoen beste gai bat hauxe da. Jendeak aukera berdintasuna eskatzen du “a gritos”.

Adibideak jartzeagatik honako esaldi hauek aurkitu ditut interneten:
-Los discapacitados en la India: la demanda de igualdad en los servicios bibliotecarios
-Deber de igualdad de trato: ayudemos a garantizar la igualdad para el personal discapacitado del Reino Unido
-Somos un grupo de jóvenes y adultos preocupados por la falta de oportunidades que tienen los jóvenes y niños con capacidades sensoriales diferentes

Erraz ikus dezakegu berdintasuna gure gizartearen helburua dela. Baina zein da arazoa? Kasu honetan, ezgaitasunak dituztenen pertsonen kasuan hain zuzen, arazoa da eraginkortasun eza.

Ezgaitasunak dituzten pertsonek ez dute gupidarik nahi, ulerkortasuna baizik eta horretaz gain aukeren berdintasuna ere. Eta hori baino gehiago, euren Estatuaren laguntza eraginkorra eta gizarte zibilarena bere integrazio soziala errealitate bihurtzeko. Baldintza material ugari sortzeaz aparte, beharrezkoa da jendearen ikusmoldea aldatzea honen inguruan.

Azkenik, gustatuko litzaidake hemen jartzea Jose Antonio Mirón-ek (Salamancako Unibertsitateko irakaslea) aipatutakoa baliabideen faltari buruz eta Estatuak laguntzeko orduan duen eraginkortasun txikiari buruz (Espainian gutxienez):

En resumen, los españoles disfrutamos de uno de los modelos educativos más dinámicos y cambiantes de Europa: demasiadas reformas para tan poca efectividad general y específica. La integración educativa es muy positiva para la sociedad, pero sus resultados pueden calificarse académicamente de deficientes, dados los avances sanitarios, científico-técnicos y pedagógicos que existen y que no están siendo implementados de manera generalizada. A nivel individual y familiar, se debe ser consciente, en base al más elemental razonamiento probabilístico y a las evidencias científicas causales actuales, que cualquier discapacidad se podría haber dado o se puede dar en cualquier momento y en cualquier familia por buena que sea la situación de la que disfrute, tanto genética como socioeconómica. A nivel comunitario, lo que hagamos como sociedad debe basarse en la justicia y el derecho. Es hora ya, siglo XXI, de que ofrezcamos algo más que buenas intenciones, recursos y medios, hechos y no palabras. Es decir, efectividad, dado que la situación es manifiestamente mejorable.”

Hezkuntza berdintasuna: generoetan ere

Gustatuko litzaidake aipatzea beste motatako berdintasuna hezkuntzan ere beharrezkoa dela. Garatuago dauden herrialdeetan ostopo hau urteekin apurtzen joan gara baina irakurri dudan moduan, badirudi oraindik arazo larria dela beste herrialdetan, Amerika Latinoan hain zuzen ere. Bada garaia onartzeko bai emakumeak zein gizonak berdinak garela eta eskubide bera dugula, beraz zergatik herrialde horietan neskak etxean geratu behar? Badakit urteetan zehar hala izan dela, baina horrek ez du justifikatzen ondo egina zegoenik. Guztiz alderantziz; horrek azaltzen du zenbat kostatzen zaigun ohiturak eta mundua aldatzea nahiz eta gure onerako pausua izan.

Nire ustez, hezkunta gure herraminta da, bidea gure gizarteko ezberdintasunak pixkanaka ezabatu eta konpondu ahal izateko. Bada garaia aldatzeko!

Honekin adierazi nahi dudana da berdintasuna egon behar dela bai eskolara joateko orduan zein baita eskolan klaseak emateko orduan ere (klase ez-sexistak emanez).

Hemen aurkitu dut informazio piska bat Latinoamerikan zein den emakumearen egoera hezkuntzari begira eta zein desberdintasun dagoen gizonarekin konparatuz (analfabetismoa neurtuz).

Helburu nagusia: EPT (Educación Para Todos)

Urteetan zehar hitz egin da helburu nagusi honi buruz; “Hezkuntza Guztiontzat” da erakunde gehienak aurrera eraman duten lema. Orain dela zazpi urte (2001ean), hainbat elkarte bildu ziren UNESCO-ren esku gaiaren inguruan eztabaidatzeko eta neurriak hartzeko. Bilera hartan erabaki zen 2015 urterako handinahia oinarrizko hezkuntza guztiontzat lortzea eta analfabetismoarekin amaitzea zela. Hala eta guztiz ere, utopia hutsa dela esan dezakegu gaur egun, ikusita 2009a jadanik hasia daukagula eta hezkuntza berdintasuna ildo antzeko batetik doala, hau da, erakunde askok eta milioika pertsonak ideal hau sustatzen jarraitzen dutela baina emaitza gutxi lortuz. Gainera 2001ean kalkulatzen zuten 15-24 urte bitartekoen artean hamarretik bat analfabetoa izaten jarraituko zuela 10 urte geroago, hau da, 2011an (bi urte barru); nik uste portzentaia handiagoa izango da.

Orain irakurri esaldi hau eta itxi ahoa mesedez:

se necesitan US$7.000 millones más de los que se invierten actualmente en los próximos años para que todos los niños del mundo puedan recibir una educación digna, una suma equivalente a la que se gasta el continente europeo en helados”
Sinestezina dirudi, baina ematen du egia dela.


Unesco-k 2009rako “Informe de Seguimiento de la EPT en el Mundo” atera du azkeneko estatistikekin eta helburu berriekin urte honetarako batez ere Amerika Latinoan oinarrituta. Benetan espero dudala halako ahaleginak entzunak izatea eta mundua pixkanaka halako akzioekin aldatzea lortzea. Eskertzekoa baita ikustea jendea mugitzen dela justua denarengatik

Bestaldetik orain arte ukitutako gaia laburtzen duen bideoa aurkitu dut “Campaign for education”-en esku.





Baita ere biltzen dute beraien web-an herrialdez herrialde egiten diren ekintzak eta abar oinarrizko hezkuntzaren alde. Nik nire bilatu dut eta aurkitu dut Euskal Herriak ere 2008ko azaroan gure ideala sustatzeko beste herrietako eskola gehiagorekin batera http://www.cme-espana.org/

Web-an ere kasu errealak irakurri ditut eta horien artean kasu bat oso egokia iruditu zait gerraren eragina eta material zein errekurtso falta ikusteko. Hona hemen Eduardo-ren Historia (Angolakoa), hamabi urteko umea:


“La mayor parte de mi vida no pude ir a la escuela debido a la guerra en Angola, pero he tenido suerte. ¡Por fin, estoy aprendiendo! Antes de vivir en este pueblo, mi familia y yo vivíamos en el bosque. Durante dos años, estuvimos huyendo, tratando de escapar de los soldados que nos perseguían. Una vez, tuvimos que escondernos en el río. No teníamos alimentos, ni refugio, ni mantas, ni tienda – nada. Ahora, voy a la escuela al aire libre, bajo los árboles. Estudiamos matemáticas y portugués. El sol me hace daño en los ojos y, cuando llueve, tenemos que irnos a casa o esperar a que escampe bajo las ramas. Es una pena que se nos mojen los cuadernos.Cuando termine la escuela, me gustaría ser maestro o conductor. Me gustaría poder llevar a mis padres a su pueblo natal.”

Lehen hezkuntzako eskolarizazioa munduan



Eskolarizazioari buruzko irudi hobeago bat aurkitu dut, hauxe bera, Unicef-ek ateratakoa, zeinean agertzen den munduan ze portzentaia dagoen matrikulatuta lehen hezkuntzan.
Bertan idatzita dago berdez margoztuta dauden herrialdetan %90-100a eskolara joaten dela; horiz dauden herrialdeetan %50-89 bitartean; gorriz daudenetan %50a baino gutxiago eta grises daudenetan ez dagoela datu zehatzik.
Ikus dezakegunez huts handiena Afrikan dago. Baina ez dago hain urrun hemendik ezta?orduan, zergatik hainbeste desberdintasun? Gustatuko litzaidake galdera honi erantzuna aurkitzea baina zaila izango litzateke, norberak bizitzen duen esperientziaren arabera erantzun desberdin bat emango zidalako: suposatzen dut nire inguruan halako erantzunak aurkituko nituzkeela:
-Ez dakitelako hezkuntza baloratzen
-Beraiek aurrerago bizitakoaz baldintzatuta bizi direlako...
eta halako hitz asko, baina benetan interesgarriena izango litzatekena da afrikartar baten erantzuna entzutea, edo indiar batena, edo uruguaytar batena. Hemendik eskatzen dut jendea animatzea bere ikuspuntua ematera!!!

Good News!!!!!!


India betidanik izan da nire atentzioa deitu duen herrialdea; agian bere kultura handiagatik edo bere desberdintasunagatik gure herriarekin konparatuz. Beraz erabaki nuen pixka bat ikertzea Indiako hezkuntzari buruz eta artikulu oso interesgarri bat aurkitu nuen zeinak adierazten zuen INDIAK BERE HEZKUNTZARAKO GASTUA HIRUKOIZTUKO ZUELA BOST URTETAN (eta ezin dut ekidin komentatzea honakoa: ojalá…).
Helburua da pobreak hezten dituzten eskolen emaitzei soluzioa bilatzea. Egia da Indiako unibertsitateek gero eta ospe handiagoa hartu doazela baina oraindik eskola publikoak (zeinetan ume pobreak hezten diren) krisian daude.
2007an ikerketa bat egin zen oinarrizko hezkuntzako bosgarren mailan eta ikusi ahal izan zen zelan %40ak ezin zuen irakurri 2. mailako umeentzat zuzenduta zegoen testurik eta %70a ez zen gai kenketa bat egiteko. (HARRIGARRIA!!!)
Alde batetik gurasoen prestakuntza eskasa da maila baxu honen arrazoietariko bat; beste arrazoi bat hezkuntza publikoari egindako eskaintza murritza da. Horregatik gobernuak erabaki du igotzea hurrengo bost urteetako aurrekontua. Ikus dezakegunez nahiko konpromiso handia da, kontuan izanda Indiak bakarrik eskaintzen duela bere urteko PIB-aren %4a (eta Txilen honen erdia baino ez!!!).
Baina hau ez da diru arazoa soilik, baizik eta zer egiten den diruarekin ere. Irakasleen falta dago eta prestakuntzarik gabeko irakasle asko daude. Gainera hainbat ikasle eskolara joaten dira ikasteko ez den helburuarekin, hau da, Arnab Goshek esanmoduan (Pratham GKEko kidea, Indiako eskolak hobetzeko indarra egiten duena) “Los niños vienen a clases con la esperanza de llevarse algo, pero no les estamos entregando nada”. Hainbat kasutan ez dago ezta urik edo komunik ere.
Gurasoentzat gai hau nahiko frustrantea da, badutelako euren kontzientzietan hezkuntza beharrezkoa dela Indiako gizartean ahots pixka bat izateko. “Quiero que mis hijos hagan algo, salgan adelante. Y para eso tienen que estudiar” esaten du Muhammad Alam Ansari-k.
Prathameko zuzendariak dio ezin dugula 5 edo 10 urte itxaron hobekuntzak egiteko, bestela milioika gazte galduko dituztelako.
Kontuan izanda Indiako biztanleriaren %40a 18 urte baino gutxiago dituztenek osatzen dutela, argi dago hobekuntzak egin behar direla hezkuntzan. Bidean dago hobespen hori, ze adibidez, hainbat irakasle kontratatzen, eskolak hobetzen eta hezkuntza-sistema hobetzen ere badoaz.
Beste herrialde askotan ere kontzientziatu dira hezkuntzaren beharraz eta eskolak eraikitzen ari dira. Hemen uzten dut link hau zeina “eskola proiektuei” buruz hitz egiten duen web batetara eramaten zaituen, Mexiko, Peru, India … eta herrialde batzuei buruz informatuz. http://es.geocities.com/manosunidascadiz/proyectos.htm

UME SOLDADUAK, ZERTARAKO?



Ziur nago zuen buruei behin baino gehiagotan galdetu diozuela: eta ume hauek, eskolaratuta ez daudenak, ez badaude eskolan, non daude? zer egiten dute? Ba lehen aipatu dudan moduan, batzuk lanean daude, kaleetan, dirua eramateko euren familiei baina baita ere euren herrialdeetan badaude behartuta dauden umeak armen munduan parte hartzera. Seguruenik entzun duzuela gutxienez behin “niños soldado” edo “ume-soldadu” hitzak. Honek adierazten du umeen erabilera militarra badagoela; umeak arriskuan jartzen dira, batzuetan ume-soldadu moduan, edo ezkutu ala propaganda moduan. Eta nik pentsatzen dut: zertarako? Ze behar dago pertsonak txikitatik mundu bortitz batean hezteko? Ezin dut ulertu oraindik existitzea herrialdeak zeinetan gerra den euren helburu nagusia. Ados nago esatean borrokatu behar dutela herrialde garatuagoek dutena lortzearren baina gerra al da bidea? Egia esateko, ez dut uste.
Wikipedian honi buruzko historia pixkatxo bat aurkitu nuen:

Historian zehar, eta hainbat kulturetan, umeak egon dira kanpaina militarretan parte hartzen. Erdi Aroko Europan umeak erabiltzen ziren batailatako asistente moduan (ezkutari moduan), nahiz eta beraien papera murriztu izan. 1212an “Umeen Gurutzada” deitutakoan milaka ume erreklutatu zituzten soldadu gisa inolako entrenamendurik izan gabe (hau bai dela basakeria!) haiei sinestaraziz botere jainkotiarrak lagunduko ziela euren etsaiei irabazten. Hala ere, umeak ez ziren heldu borroka errealera parte hartzera. (“menos mal”, ze ezin dut ulertu zelan gurasoek guzti hau nahi duten euren smeentzat).

Gaur egun, indar desberdinei leporatu zaie umeak sakrifikatu izana akzio militarretan oraingo hamarkadetan. Soldadu batzuk erabiltzen dituzte umeak estalki moduan, hau da, etsaiak tirokatzeari uzteko (beraz, gaztelaniaz “chantaje emocional” moduan) edo etsaiak suari ekiten badio, ekintza horri propaganda egiteko.
Besteen artean, palestinarrei leporatu zaie umeen erabilera zoro hau. Batzuk ere esaten dutenez, guraso batzuk prestatzen dituzte euren semeak helburu honekin eta hala ikusten dugu zelan umeen erreklutazioa orain arte bizi izan den.

Adibideak aipatzearren, Golfoko gudan, bi bandoei egotzi zitzaien gazteak erreklutatzea beraien ilara militarrak betetzearren. Bestaldetik, Iran-i egotzi zitzaion minetako zelaiak garbitzea umeak korriaraziz soldaduen aurretik. Imajinatzen duzue? Horrek erakusten du gizakiaren kikilkeria eta berekoikeria. Afrikan aldiz, non umeak soldadutzat erabiltzen dituzten gehien, errealitate hau ohitura normaltzat hartu dute.

Normala denez, guzti honen ondorioa, zer motatako pertsonak eraikitzen dituzten da:
Normalean umea hauek ez dute ezagutzen beste gauzarik, gerrak baino; gainera gehienak drogodependienteak dira, inolako atxikimendurik jaso ez dutenak eta HERIOTZAGATIKO OBSESIO HOTZA dutenak. Azaldutakoa oso erreminta erabilgarria bihurtu da bando bakoitzeko diktadoreentzat, batez ere umeak oso leialak direlako eta gogoeta gutxi egiten dutelako bizitzen ari direnaren gainean (ezpaitute aukerarik).
“Amnistía Internacional” GKE bat da (http://www.es.amnesty.org/) zeinak salatzen duen ume hauekin egiten den krudelkeria, beraien haurtzaroa eta familiaren berotasuna desagertuz. Gainera, eta lehenago esandako guztia gutxi izango balitz, ume askok beraien familiak hil behar dituzte euren integrazioa mundu militarrean gailentzeko.
“Amnistia Internacional”-en aburuz,"Una cantidad estimada de 300.000 menores de edad están participando actualmente en conflictos armados, en más de 30 países, en casi cada continente. Aunque la mayoría de los niños soldado son adolescentes, los hay desde siete años de edad."

Aipatu behar da azken urteetan hainbat mugimendu internazional azaldu direla bihozgabetasun honen aurka guzti horri amaiera emateko asmoz. Hala eta guztiz ere lan handia egin behar da herrialde askotako familien pentsamoldea aldatzeko ume soldaduen gaiaren inguruan. Ezin dugu permititu gurasoek uste izatea euren semeen eginkizuna beste pertsonak hiltzea dela eta ez eskolara joatea, hezkuntza on bat jasotzea eta etorkizunean lanbide on bat bilatzeko gaiak izatea.
Hemen uzten dizuet bideo bat zeinean lema nagusia: “Stop the war on children. NO CHILD SOLDIERS”. Bertan ikus ditzakegu irudiak zeinetan umeek aramak daramatzaten (noski, inolako irribarrerik ere ez da agertzen), nahiz eta ia-ia haiek baino handiagoak izan tramankuluak, eta horren ostean, zein herrialdeetan erabiltzen dituzten ume soldaduak ere espezifikatzen da. Ez da oso bideo polita, baina errealitatea islatzen du.