sábado, 3 de enero de 2009

UME SOLDADUAK, ZERTARAKO?



Ziur nago zuen buruei behin baino gehiagotan galdetu diozuela: eta ume hauek, eskolaratuta ez daudenak, ez badaude eskolan, non daude? zer egiten dute? Ba lehen aipatu dudan moduan, batzuk lanean daude, kaleetan, dirua eramateko euren familiei baina baita ere euren herrialdeetan badaude behartuta dauden umeak armen munduan parte hartzera. Seguruenik entzun duzuela gutxienez behin “niños soldado” edo “ume-soldadu” hitzak. Honek adierazten du umeen erabilera militarra badagoela; umeak arriskuan jartzen dira, batzuetan ume-soldadu moduan, edo ezkutu ala propaganda moduan. Eta nik pentsatzen dut: zertarako? Ze behar dago pertsonak txikitatik mundu bortitz batean hezteko? Ezin dut ulertu oraindik existitzea herrialdeak zeinetan gerra den euren helburu nagusia. Ados nago esatean borrokatu behar dutela herrialde garatuagoek dutena lortzearren baina gerra al da bidea? Egia esateko, ez dut uste.
Wikipedian honi buruzko historia pixkatxo bat aurkitu nuen:

Historian zehar, eta hainbat kulturetan, umeak egon dira kanpaina militarretan parte hartzen. Erdi Aroko Europan umeak erabiltzen ziren batailatako asistente moduan (ezkutari moduan), nahiz eta beraien papera murriztu izan. 1212an “Umeen Gurutzada” deitutakoan milaka ume erreklutatu zituzten soldadu gisa inolako entrenamendurik izan gabe (hau bai dela basakeria!) haiei sinestaraziz botere jainkotiarrak lagunduko ziela euren etsaiei irabazten. Hala ere, umeak ez ziren heldu borroka errealera parte hartzera. (“menos mal”, ze ezin dut ulertu zelan gurasoek guzti hau nahi duten euren smeentzat).

Gaur egun, indar desberdinei leporatu zaie umeak sakrifikatu izana akzio militarretan oraingo hamarkadetan. Soldadu batzuk erabiltzen dituzte umeak estalki moduan, hau da, etsaiak tirokatzeari uzteko (beraz, gaztelaniaz “chantaje emocional” moduan) edo etsaiak suari ekiten badio, ekintza horri propaganda egiteko.
Besteen artean, palestinarrei leporatu zaie umeen erabilera zoro hau. Batzuk ere esaten dutenez, guraso batzuk prestatzen dituzte euren semeak helburu honekin eta hala ikusten dugu zelan umeen erreklutazioa orain arte bizi izan den.

Adibideak aipatzearren, Golfoko gudan, bi bandoei egotzi zitzaien gazteak erreklutatzea beraien ilara militarrak betetzearren. Bestaldetik, Iran-i egotzi zitzaion minetako zelaiak garbitzea umeak korriaraziz soldaduen aurretik. Imajinatzen duzue? Horrek erakusten du gizakiaren kikilkeria eta berekoikeria. Afrikan aldiz, non umeak soldadutzat erabiltzen dituzten gehien, errealitate hau ohitura normaltzat hartu dute.

Normala denez, guzti honen ondorioa, zer motatako pertsonak eraikitzen dituzten da:
Normalean umea hauek ez dute ezagutzen beste gauzarik, gerrak baino; gainera gehienak drogodependienteak dira, inolako atxikimendurik jaso ez dutenak eta HERIOTZAGATIKO OBSESIO HOTZA dutenak. Azaldutakoa oso erreminta erabilgarria bihurtu da bando bakoitzeko diktadoreentzat, batez ere umeak oso leialak direlako eta gogoeta gutxi egiten dutelako bizitzen ari direnaren gainean (ezpaitute aukerarik).
“Amnistía Internacional” GKE bat da (http://www.es.amnesty.org/) zeinak salatzen duen ume hauekin egiten den krudelkeria, beraien haurtzaroa eta familiaren berotasuna desagertuz. Gainera, eta lehenago esandako guztia gutxi izango balitz, ume askok beraien familiak hil behar dituzte euren integrazioa mundu militarrean gailentzeko.
“Amnistia Internacional”-en aburuz,"Una cantidad estimada de 300.000 menores de edad están participando actualmente en conflictos armados, en más de 30 países, en casi cada continente. Aunque la mayoría de los niños soldado son adolescentes, los hay desde siete años de edad."

Aipatu behar da azken urteetan hainbat mugimendu internazional azaldu direla bihozgabetasun honen aurka guzti horri amaiera emateko asmoz. Hala eta guztiz ere lan handia egin behar da herrialde askotako familien pentsamoldea aldatzeko ume soldaduen gaiaren inguruan. Ezin dugu permititu gurasoek uste izatea euren semeen eginkizuna beste pertsonak hiltzea dela eta ez eskolara joatea, hezkuntza on bat jasotzea eta etorkizunean lanbide on bat bilatzeko gaiak izatea.
Hemen uzten dizuet bideo bat zeinean lema nagusia: “Stop the war on children. NO CHILD SOLDIERS”. Bertan ikus ditzakegu irudiak zeinetan umeek aramak daramatzaten (noski, inolako irribarrerik ere ez da agertzen), nahiz eta ia-ia haiek baino handiagoak izan tramankuluak, eta horren ostean, zein herrialdeetan erabiltzen dituzten ume soldaduak ere espezifikatzen da. Ez da oso bideo polita, baina errealitatea islatzen du.



No hay comentarios: