sábado, 3 de enero de 2009

Hezkuntza berdintasuna: generoetan ere

Gustatuko litzaidake aipatzea beste motatako berdintasuna hezkuntzan ere beharrezkoa dela. Garatuago dauden herrialdeetan ostopo hau urteekin apurtzen joan gara baina irakurri dudan moduan, badirudi oraindik arazo larria dela beste herrialdetan, Amerika Latinoan hain zuzen ere. Bada garaia onartzeko bai emakumeak zein gizonak berdinak garela eta eskubide bera dugula, beraz zergatik herrialde horietan neskak etxean geratu behar? Badakit urteetan zehar hala izan dela, baina horrek ez du justifikatzen ondo egina zegoenik. Guztiz alderantziz; horrek azaltzen du zenbat kostatzen zaigun ohiturak eta mundua aldatzea nahiz eta gure onerako pausua izan.

Nire ustez, hezkunta gure herraminta da, bidea gure gizarteko ezberdintasunak pixkanaka ezabatu eta konpondu ahal izateko. Bada garaia aldatzeko!

Honekin adierazi nahi dudana da berdintasuna egon behar dela bai eskolara joateko orduan zein baita eskolan klaseak emateko orduan ere (klase ez-sexistak emanez).

Hemen aurkitu dut informazio piska bat Latinoamerikan zein den emakumearen egoera hezkuntzari begira eta zein desberdintasun dagoen gizonarekin konparatuz (analfabetismoa neurtuz).

No hay comentarios: