viernes, 2 de enero de 2009

ESKOLARATZEA MUNDUAN


Beste egunean, interneten eskolaratzeari buruzko informazioa bilatzen hasi nintzen eta nire atentzioa gehien bat deitu zuena irudia hau izan zen.
Lehenengo puntua 121 milioi ume eskolaratu gabe egotea, gaur egun pentsaezina egiten zaidan errealitatea da. Lehenago aipatu dugun moduan, hezkuntza guztiontzako eskubidea bada eta gure etorkizuna bermatzen badu, zergatik hainbeste daude hainbeste pertsona ezin dutenak honetaz gozatu? Askok diote gerrak existitzea dela kausa nagusia, eta egia da hainbat herrialdeetan umeak gerretara joaten direla eta horietan parte hartzen dutela. (ezagunak ditugu ume txikien irudiak armekin euren eskuetan, ala ez?). Bestaldetik diru falta izango litzateke arrazoi pisutsua eskolaratua ez izateko.
Komentatu behar den beste puntu bat honakoa da: herrialde aberatsetan jende gehiena eskolaratua dago (suposatzen dut ez doana eskolara dela herrialde aberats batean bizi arren aberatsa ez izateagatik edo batzuetan ijitoak eskolara ez joatea erabakitzeagatik). Gainera %1ean gehiago eskolaratuta daude neskak eta beste zonalde guztietan aldiz, mutil gehiago eskolaratuta daude.
Tasarik baxuena Afrikakoa da, zeinean ia nesken erdia ez dagoen ikasten eskola batean eta mutilen %62a besterik ez duen ikasten.
Azkenik, aipatzekoa da ere 60.000 milioi euro beharko genituzkeela hezkuntza unibertsala lortzera heltzeko. Diru kantitate hori oso altua da baina existitzen da. Nire ustez, herrialde aberatsetan benetako beharretara zuzenduta ez dagoen diruaren zati bat horretara zuzenduko balitz, lortuko genuke berdintasun hori lortzea, ikasteko eskubidea errealitate bihurtzekoa hain zuzen ere. Umeak eskolara joaten ez iren bitartean, ez zaie zabalduko mundu profesionalerako atea, eta nork esaten du eskolara joan ezin diren ume horiek gure etorkizuneko pertsona garrantzitsuak ez direla? Guztiok buelta pare batzuk eman beharko genizkioke gaiari.

No hay comentarios: