sábado, 3 de enero de 2009

Lehen hezkuntzako eskolarizazioa munduan



Eskolarizazioari buruzko irudi hobeago bat aurkitu dut, hauxe bera, Unicef-ek ateratakoa, zeinean agertzen den munduan ze portzentaia dagoen matrikulatuta lehen hezkuntzan.
Bertan idatzita dago berdez margoztuta dauden herrialdetan %90-100a eskolara joaten dela; horiz dauden herrialdeetan %50-89 bitartean; gorriz daudenetan %50a baino gutxiago eta grises daudenetan ez dagoela datu zehatzik.
Ikus dezakegunez huts handiena Afrikan dago. Baina ez dago hain urrun hemendik ezta?orduan, zergatik hainbeste desberdintasun? Gustatuko litzaidake galdera honi erantzuna aurkitzea baina zaila izango litzateke, norberak bizitzen duen esperientziaren arabera erantzun desberdin bat emango zidalako: suposatzen dut nire inguruan halako erantzunak aurkituko nituzkeela:
-Ez dakitelako hezkuntza baloratzen
-Beraiek aurrerago bizitakoaz baldintzatuta bizi direlako...
eta halako hitz asko, baina benetan interesgarriena izango litzatekena da afrikartar baten erantzuna entzutea, edo indiar batena, edo uruguaytar batena. Hemendik eskatzen dut jendea animatzea bere ikuspuntua ematera!!!

No hay comentarios: