sábado, 3 de enero de 2009

Zer ikasi dut?

Nire iritzizko hainbeste koemntario utzita eta hainbeste informazio bilduta, gustatuko litzaidake balorazio txiki bat egitea:

Orain dela urte gutxira arte nire mundutxoan bizi izan nahiz, nire bizitzaz arduratzen besterik ez eta munduan gertatzen zenari kapa bat jarriz.

Orain, irakasle izateko bidean nago, beraz hezkuntzaz interesatuta nago, eta uste dut benetan ezinbestekoa dela gizartea eraikitzeko; beraz, pentsatzen badugu badagoela jendea ez duena aukerarik eskolara joateko edo baldintza txarretan egiten duena... zer edo zer aldatxeko garaia dela ohiukatzeko beharra daukat.

Informazioa bilatu dudan bitartean hainbat bideo ikusi ditut zeinetan irudiak lazgarriak diren. Behin hauek ikusita ezin dut egin arazoa existituko ezpalitz moduan. Betidanik amestu izan dut beste herrialdeetara joatea bolondres moduan laguntzeko, hezkuntzan batez ere, baina Blog hau eginda ziur nago urteren baten beteko dudala ametsa. Badakit pertsona bakar batek ezin duela mundua aldatu, baina txo! badago jendea ni bezala pentsatzen duena, "granito a granito" munduari buelta eman ahal diogula uste dugunak, guztiok eskubide berberetaz gozatu ahal izateko.

Espero dut aipatutako guztia ideal bat izatetik errealitate izatera pasatzea!!!

Asko ikasi ahal duzuenok eta saiatu laguntzen ezin dutenei!

No hay comentarios: