viernes, 2 de enero de 2009

ELKARTEAK 1. *UNICEF*

Lehenago aipatu dudan moduan, UNICEF-ek badu bere zeregina; elkarte honek badu bere batzordea Espainian eta elkarteari buruz zer edo zer gehiago jakitekotan, Wikipedian bilatu nuen informazioa; honako hau aurkitu nuen:
“Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa (ingelesez United Nations International Children's Emergency Fund, UNICEF) Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak sortu zuen 1950an, Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europako haurrei laguntzeko. 1953an organismo iraunkor bilakatu zen Nazio Batuen barnean.
Gaur egun UNICEFek muturreko pobrezia dagoen tokietan egiten du lan, Afrikan eta beste toki batzuetan. Hauek dira bere 5 lehentasunak:
Haurtzaroaren biziraupena eta garapena.
Oinarrizko hezkuntza eta sexu berdintasuna.
Haurrak indarkeria, esplotazioa eta gehiegikeriatik babestea.
HIESa eta haurrak.
Haurren eskubideen zaintza politikak.
1965ean Bakearen Nobel Saria irabazi zuen.”
Gure gaiarekin lotuen dagoen lehentasuna “Oinarrizko hezkuntza eta sexu berdintasuna” da eta behin jakinda elkartearen interesa hezkuntzaren gainean, beraien web-an sartu nintzen: http://www.unicef.es/ eta bilatzailean hezkuntza hitza sartu nuen. Hainbat artikulu dituzte zeinetan azaltzen dituzten benetako esperientziak, hezkuntza-egoera herrialde azpigaratuetan eta abar. Nik honako artikuluak aukeratu ditut interesgarri moduan:




1)Unicef-ek eskatzen du eskola seguruagoak eraikitzea mundu osoan
http://www.unicef.es/contenidos/914/index.htm?idtemplate=1.unicef.es/contenidos/914/index.htm?idtemplate=1
Bertan azaltzen da zelan eskola bat eraitsi egiten denean, ehundaka umeen etorkizuneko itxaropenak ehortzita geratzen direla. Pasadan 2008an hainbat ehorzketa gertatu ziren munduko parte leku desberdinetan, kasu askotan ondorio larriekin. Dakigunez, halako ezbehar ugari saihestu ahal ziren.




2) “Albaniak irakurtzen du” IKEA-k finantzatutako proiektua da Albaniako eskoletara beharrezko materiala eramateko.
http://www.unicef.es/contenidos/779/index.htm?idtemplate=1
Testu honetan azaltzen da zein den IKEA-ren helburua proiektu honetan (milioi bat eurorekin 850 eskola-liburutegi zabaltzea).



3) Eskolara joateko irratitik animatzen Sudanen
http://www.unicef.es/contenidos/694/index.htm?idtemplate=1
Kasu honetan, testuak kontatzen digu anekdota moduan zelan Siku Jane Simon, 16 urterekin, egunero irratitik saiatzen den animatzen umeei eta gazteei eskolara joateko. Berak esan moduan: “La educación es fundamental”

4) Testu honek hunkitu ninduen guztiz: http://www.unicef.es/contenidos/667/index.htm?idtemplate=1


Bertan irakurri dezakegu zelan 2007ko ekainaren 12an Afganistaneko eskola baten alboan tiroketa bat jasan zutela eta bi ikasle (neskak) hil zituztela, lau pertsona zauritzeaz aparte (zeinen artean irakasle bat zegoen). Suposatzen dut halako kasuak milaka gertatzen direla munduan, baina normalean ekiditen dugu halako basakeriak gertatzen direla entzutea.
















Bestaldetik, elkarte honen proiektuen artean aurkitu dut bat hezkuntzaren inguruan: “Perun hezkuntza-kalitatea hobetzea” da. Peru, Amerika Latinoko herrialderik handiena da eta oso biztanleria handia du, urtez urte ia-ia milioi erdi bat handitzen dena. Biztanleria horretatik %40ak 15 urte baino gutxiago ditu eta nahiz eta Peruk aurrerakuntza ekonomikoa izan duen, badu bere gabezia, hezkuntzan eta enpleguan adibidez. Beraz, proiektuaren helburu nagusia da umeen, gazteen zein emakumeen eskubideen alde egingo duen politika indartzea beraien dibertsitatea errespetatuz. Guzti hau honako osagaien bidez indar daiteke:
- Umezaroaren aldeko politika eta abokatutza eskainiz
- Haur-garapena eta biziraupena sustatzea
- Oinarrizko hezkuntza eskaintzea (nesketan enfasia jarriz): ez da bakarrik borrokatzen umeak eskolaratzeagatik, baizik eta umeak eskolan geratu ahal izanagatik ere. Hezkuntza ez da bakarrik ikusten oinarrizko ikasketa moduan, baita bizitzarako abilitate moduan ere.
- Haurren eskubideen babesa ematea
- Umeak HIESatik babestea

No hay comentarios: