viernes, 2 de enero de 2009

ELKARTEAK 2. *UNESCO*


Unesco beste elkarte bat da, ezagunenetakoa;honi buruz honako informazioa lortu dezakegu Wikipedian Euskaraz:
"UNESCO edo United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization hezkuntza, zientzia eta kulturarako Nazio Batuen erakundea da.
1945eko azaroaren 16an sortu zuten Londonen.
Munduko herrialde pobreetan ikastetxeak egiten laguntzen du, baita liburuak argitaratu eta literatura eta hizkuntza gutxituak sustatu ere.
Egun duen presidentea Koichiro Matsuura japoniarra da."
Honetaz aparte, gaztelaniaz Unesco-ri egiten zaion kritika ere agertzen da; batez ere bertatik aipagarria dena da 1970an eta 1980an elkartea ustelkeriaz eta dirua xahutzeaz salatua izan zen.
Nik esan dezakedana da egia dela badaudela pertsona asko lagundu nahiko luketenak eta diru-eskaintzak egingo lituzketenak baina ez dutela guzti hau egiten ez direlako fidatzen nora bidaltzen dituzten laguntzak konkretuki. Ustelkeriarako tendentzia dago eta behin zuzendaritzan egonda, pertsona horiek beste pertsonen dohaintzez aprobetxatzen dira. Badakigu elkarte eta pertsona askoren aldez aurreko jarrera laguntza eskatzeko orduan borondatezkoa dela eta laguntzeagatik baino ez dutela egiten; baina behin lortuta laguntza hori (normalean ekonomikoa izaten dena), horretaz aprobetxatzea euren mesederako da ezagutzen dugun errealitateetako bat. Hala ere, horrek ez du esan nahi ez direla existitzen benetan gaztelaniaz esaten den moduan “porque si” egiten dutenak ere. Mundu hobeagoa lortzea nahi dugun pertsonok existitzen gara, dirua bueltan eskatu gabe.
Pixkanaka, urteekin, UNESCOk sinesgarritasuna berreskuratuz joan da eta Estatu Batuak berriro sartu ziren elkartean (lehenago joanak ziren elkartetik hau berari hainbat akusazio eginez).

No hay comentarios: