sábado, 3 de enero de 2009

Good News!!!!!!


India betidanik izan da nire atentzioa deitu duen herrialdea; agian bere kultura handiagatik edo bere desberdintasunagatik gure herriarekin konparatuz. Beraz erabaki nuen pixka bat ikertzea Indiako hezkuntzari buruz eta artikulu oso interesgarri bat aurkitu nuen zeinak adierazten zuen INDIAK BERE HEZKUNTZARAKO GASTUA HIRUKOIZTUKO ZUELA BOST URTETAN (eta ezin dut ekidin komentatzea honakoa: ojalá…).
Helburua da pobreak hezten dituzten eskolen emaitzei soluzioa bilatzea. Egia da Indiako unibertsitateek gero eta ospe handiagoa hartu doazela baina oraindik eskola publikoak (zeinetan ume pobreak hezten diren) krisian daude.
2007an ikerketa bat egin zen oinarrizko hezkuntzako bosgarren mailan eta ikusi ahal izan zen zelan %40ak ezin zuen irakurri 2. mailako umeentzat zuzenduta zegoen testurik eta %70a ez zen gai kenketa bat egiteko. (HARRIGARRIA!!!)
Alde batetik gurasoen prestakuntza eskasa da maila baxu honen arrazoietariko bat; beste arrazoi bat hezkuntza publikoari egindako eskaintza murritza da. Horregatik gobernuak erabaki du igotzea hurrengo bost urteetako aurrekontua. Ikus dezakegunez nahiko konpromiso handia da, kontuan izanda Indiak bakarrik eskaintzen duela bere urteko PIB-aren %4a (eta Txilen honen erdia baino ez!!!).
Baina hau ez da diru arazoa soilik, baizik eta zer egiten den diruarekin ere. Irakasleen falta dago eta prestakuntzarik gabeko irakasle asko daude. Gainera hainbat ikasle eskolara joaten dira ikasteko ez den helburuarekin, hau da, Arnab Goshek esanmoduan (Pratham GKEko kidea, Indiako eskolak hobetzeko indarra egiten duena) “Los niños vienen a clases con la esperanza de llevarse algo, pero no les estamos entregando nada”. Hainbat kasutan ez dago ezta urik edo komunik ere.
Gurasoentzat gai hau nahiko frustrantea da, badutelako euren kontzientzietan hezkuntza beharrezkoa dela Indiako gizartean ahots pixka bat izateko. “Quiero que mis hijos hagan algo, salgan adelante. Y para eso tienen que estudiar” esaten du Muhammad Alam Ansari-k.
Prathameko zuzendariak dio ezin dugula 5 edo 10 urte itxaron hobekuntzak egiteko, bestela milioika gazte galduko dituztelako.
Kontuan izanda Indiako biztanleriaren %40a 18 urte baino gutxiago dituztenek osatzen dutela, argi dago hobekuntzak egin behar direla hezkuntzan. Bidean dago hobespen hori, ze adibidez, hainbat irakasle kontratatzen, eskolak hobetzen eta hezkuntza-sistema hobetzen ere badoaz.
Beste herrialde askotan ere kontzientziatu dira hezkuntzaren beharraz eta eskolak eraikitzen ari dira. Hemen uzten dut link hau zeina “eskola proiektuei” buruz hitz egiten duen web batetara eramaten zaituen, Mexiko, Peru, India … eta herrialde batzuei buruz informatuz. http://es.geocities.com/manosunidascadiz/proyectos.htm

No hay comentarios: